1. |
Zauriak
02:34
|
|||
Aizu,
lotsa non gorde duzu?
herri txiki honetan
hitzik ez al daukazu?
Zure morroi izan nahiko balu bezala
liburuen azalak
barnea gorde ohi du
Berriak,
berri izateari uzten dionak
pentsamolde bati amen zigorrak
giltzapetuta ito beharrean
Handiak irekita dauden zauriak...
argi-izpiak
Galdu edo irabazi, nahi bezala bizi
Segi argi-izpiak, itxi zauriak
|
||||
2. |
APP
02:27
|
|||
Nos lo forraron todo
con papel de burbujas
no nos dejaron margen para el error
Nos tumbaron
en camas de agujas
eran promesas
de contenedor
|
||||
3. |
Itzalaren menpe
03:29
|
|||
Dena galduta dagoela dirudi
ba al da zer egiterik?
Telebistan behin eta berriz milaka irudi
bada zer egiterik?
Isiltasunak ez ditu libratuko itzalak
zintzoak izateko hezi gaituzten arren
infernuan piztuko ditugun bengalek
etorkizuna argituko al dute?
Itzalaren menpe
menpekotasuna errege
kalean galdutako zenbait amistade
milaka oroitzapen
milaka momentu klabe
ez nintzateke ni izango
zuekin bizi gabe
Dena galduta dagoela dirudi
dena galduta dagoela
Itzalaren menpe ez al da lekurik?
Bideak egiten nau ni
|
||||
4. |
PUG
03:30
|
|||
Hainbat aukera
mundua aldatzeko
gure fedeak
gestionatzen ikasteko
Ez dugu nahi aurrera begiratu
ez dugu nahi aukeratu
nahiago dugu ikusi
nola dena suntsitu
Kontraesan krudelen bat
izkutatu ote duzu?
Hotzikaren zuloan
gaua igaroko dugu
|
||||
5. |
Beste behin
03:49
|
|||
Suak hezi duelako
gure barnea
sugarren suminak ustelduta
Buruak ez dakielako
sentitzea zer dan
eser zaitez nire alboan
Beste behin
gauez leihotik begira
tira, leku txarragoak badira
dizdira galdu dute zuen begiradek
Begiek ezkutatu dizkidaten egiek
askatasuna amesten duten herriek
gogoz kontra odol hustu nauten zauriek
Orduak egun bilakatu dira
segunduka erotu
ikus ditzagun argi-izpiak
hain urrun
Gauak ekarriko du
isiltasuna
barruetatik
oihuka
Munduaz jabetzeko
leihotik begiratzeko
ez zara gai izango
Orduak egun bilakatu dira
segunduka erotu
ikus ditzagun argi-izpiak
hain urrun
Beste behin, hor nonbait
Beste behin, zure zain
|
A Tuti Plain PV, Spain
2016 inguruan sortutako taldea da Soraluzen. Hasieratik, esperimentaziorako gune bezala proiektatu izan da. Musika estilo jakin batean harrapatu gabe, iturri ezberdinetatik edaten duena. Etengabe bide berriak bilatzen.
Streaming and Download help
If you like A Tuti Plain, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp